Katalaneko artikuluari buruzko

Kataluniako hizkuntzak daukan ezaugarrietako bat da artikulu bi erabiltzen dituela elkarren ondoan: el pa, es pa ('ogia'); la casa, sa casa ('etxea'). Lehenengoa da orokorragoa; bigarrena ohikoagoa da lagunarteko hizkeran Balear eta Pitiusa uharteetan eta Kataluniako Costa Bravako toki batzuetan. Hala ere, es/sa artikulua erabiltzeak ez dakar el/la baztertzea, hitz eta esapide askoren aurrean erabiltzen da-eta: la mar ('itsasoa'), el món ('mundua'), són les dues ('ordu biak dira'), etab. Hizkera formalean el/la artikulua baino ez da erabiltzen. A l'abast izenekoak biltzen duen artikulu-sistema da hori; izan ere, lagunarteko hizkeran dagoena askozaz ere konplexuagoa da eta tokian tokiko aldaerak ditu. Kaleko hizkerarekiko kontaktuak laguntza emango dio ikasle biziari lagunarteko hizkeraren artikulu-sistemarekiko hartu-emana sendotzeko.